Erabilera askotako aretoaren lanak egunotan hasiko dituzte

Mirari Altube Arrese 2010ko eka. 21a, 11:57
Santa Ana komentua izan zen kaperaren lanak datozen egunotan hasiko dituzte. Data zehatzik ezin izan diote eman Udalari San Pedro jaiak daudelako tartean, baina beranduenez uztailaren 5ean hasita egongo direla jakinarazi dute Goitu SL enpresako arduradunek. Bost hilabeteko epean bukatuko dituzte lehenengo faseko lan horiek eta Udalaren asmoa da horiek bukatu orduko bigarren fasearekin hastea.

Lehen solairuaren lanak

Kultur erabilera izango duen aretoa egingo dute Santa Anan eta Udalak egunotan jarri ditu ikusgai planoak. Aretoak 150 lagunendako lekua izango du: 99 beheko solairuan sartuko dira eta beste 51 lehenengo solairuan egingo duten harmaila mugikorrean.

Lehen faseko lanetan lokala hustu egingo dute eta sabaia, lehenengo solairuko harmailak eta kanpoko fatxada txukunduko dituzte. Beheko solairuak 228 metro koadro izango ditu eta bertan egongo dira antzokia –30 metro koadro– eta 99 jarlekuak. Aldamenean komunak, aldagelak eta biltegia izango ditu, hortaz, guztira 452 metro koadroko azalera izango du solairu horrek.

Horrekin bukatuko dituzte lanok eta bigarren faserako utziko dituzte jarlekuak eta soinu eta intsonorizazio ekipoak egokitzea.

 

Santa Ana - itxura 1
Tamaina osoko irudia ikusteko egin klik…

Santa Ana - itxura 2
Tamaina osoko irudia ikusteko egin klik…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak