Energiaren Euskal Erakundeak eta Udalak kontsumo gutxiko bonbillak banatuko dituzte

Iker Barandiaran 2008ko api. 2a, 11:53
EEEk eta Udalak duten hitzarmenaren bitartez, kontsumo gutxiko bonbillak banatuko dizkiete herritarrei apirilaren 9an, goizez eta arratsaldez.

Hilaren 9an, EEEk (Energiaren Euskal Erakundea) eta Udalak 75 watioko kontsumo gutxiko bonbillak banatuko dituzte herriko plazan 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara bitartean. Horrez gain, etxeko energia aurrezteko gida, ibilgailuendako bioerregaien gaineko liburuxka eta autoen doako gidatze ikastaroaren gaineko informazioa banatuko dute.


Herritarrek agiri ofizialen bat aurkeztu beharko dute, eta interesatu bakoitzak bi pertsonen dokumentazioa aurkeztu ahal izango du, bi material sorta hartu gura badituzte. EEEk eta Udalak egindako hitzarmenaren bitartez antolatu dute ekimen hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak