Emausen erakusketa gaurtik ikusgai

Maider Arregi 2010eko maiatzaren 11

Herri guztietan aurkitzen ditugu etxe-hondakinak birziklatzeko kontenedoreak, kolereen arabera errez bereiztu ditzakegunak. Hala ere, ehun-hondakinen kudeaketa, berrerabilpena eta birziklatzea ez dago oso zabalduta. Arroparen kudeaketa nola egiten den ezagutarazteko asmoarekin sortu da EZAGUTU FORMULARIK IRAUNKOR ETA SOLIDARIOENA: + 3R = - CO2 kanpaina. Ibarraundi museoan, gaurtik hilaren 20ra bitartean ikusgai izango duzue erakusketa. Jarraian duzuen bideoa Manu Mendezek emandako xehetasunak dituzue:

Ehun-hondakinak

Ehun-hondakina hiri-hondakinen zati bat da, eta horien pisuaren %3ra hel daiteke.
Jantzi, etxeko arropak (gortinak, mantak, izarak...), oinetako eta osagaiek osatzen dute
zaborraren zati hau. Etxeetan bai, baina dendetan eta ostalaritzan ere sortzen dira
horrelako hondakinak.


Arroparen frakzioak zabor poltsan urtero goraka egiten du. Garrantzitsua da, bere
kopurua murrizteko, konturatzea arropa besterik gabe botatzeak baliabide bat alferrik
galtzea dakarrela.
Arropen bizi-zikloa luzeagoa izatea nahi badugu, hauexek dira jarriatu beharreko
arauak:

  • Arduraz Kontsumitu: erosi soilik behar duguna.
  • Berrerabili: guretzako baliagarria ez den arropa beste pertsonentzako aprobetxagarria izan daiteke. Gainera, puxktatutako arropak beti ere konpondu daitezke imaginazio apur batekin.
  • Birziklatu: Azkenik, gehiago aprobetxatu ezin daiteken arropa jasotzeko kaleko edukiontzietara eraman dezakegu. Hauek, herri guztietan izaten dira, parrokietan, ikastetxeetan, etab.

CDan: ZURE ARROPAREN BIZITZA ERABILGARRIA LUZATU.

Informazio-CDa erakusketa bisitatzen duten pertsonek har dezaten.

SINDESPERDICIO

Emaúsek sortutako marka solidarioa erakusgai izango da ere. Berrerabilitako
publizitate banderoletatik abiatuta sortutako poltso, gerriko, erosketak egiteko orga,
etab. ikusi ahal izango dira. Modu honetan, Emaúsek egiten duen lan bikoitza agerian
geratuko da: alde batetik, ingurumenaren aldeko lana, banderola hauen materiala
zaborran bukatzea galeraziz; eta bestetik, gizartearen aldeko lana, baztertzeko
arriskuan dauden pertsonentzako lanpostuak sortu baitira artikulu guztien diseinu eta
egiterako.

PATCHWORK

Emaúsen tailerretan egindako patchwork handia ere erakusgai egongo da. Patchwork-
ak jositako arropa zaharren bidez egiten diren dekorazio-lanak dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak