Emakumearen eguna dela-eta, kafe-tertulia izango da Ibarraundin martitzenean

Mirian Biteri 2010ko mar. 4a, 14:07
Astelehenean Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna izango da. Hori dela-eta, Udalak eta Bizikasik elkarlanean Funcion conciliadora de la mujer izeneko kafe-tertulia gertatu dute. Nagore Iturriotz arduratuko da horren gaineko azalpenak emateaz eta eztabaida bideratzeaz. Bihar egingo dute hori, 18:00etan, Ibarraundi museoan.

Bestalde, Emakumearen egunaren harira otsailaren 24an egindako ohiko osoko bilkuran, udalbatzak aho batez onartu zuen EB-Berdeak taldeak horren harira aurkeztutako mozioa. Horretan, besteak beste, udal ordezkariek adostu zuten Espainian zein Euskal Herrian genero indarkeriak hildakoren bat eragiten duen bakoitzean, udaletxeko balkoian tratu txarren kontrako pankarta jartzea; hain justu ere, puntu lila duen posterra. Modu horretan, hilketa hori salatzeaz gain, jendarte honetako "gaitzaren" kontra Eskoriatzako Udalak duen konpromisoa azaleratu nahi dute. 

Azken horren harira, eskura dituen baliabideak erabiliz, berdintasunaren alde lan egitea onartu zuen udalbatzak. Esaterako, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren irudikapena eta sentsibilizazioa bultzatzen duten programak eta ekimenak garatuko direla eta feminismoa nahiz emakumeen elkartze-mugimendua sustatuko dutela adostu zuen.

Emakume martxa

Gainera, eguaztenean, martxoak 10, egingo den 2010 Euskal Herriko Emakume Martxan parte hartzeko gonbita egin zuten osoko bilkuran. Gogorarazi zuten 2008an Vigon elkartutako mundu osoko emakumeak ostera martxan jarriko direla lau jarduera-eremutan ekiteko: Ongizatea, Emakumeon aurkako Indarkeria, Lana, eta Bakea eta desmilitarizazioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak