'Emakumea: askatasun gatibua' erakusketa, hilaren 29ra arte Ibarraundin

Mirian Biteri 2009ko mai. 25a, 11:52
Mundumiraren harira, Eskoriatzako Ibarraundi museoan ohi baino mugimendua dago. Aste bukaeran bisita gidatuak antolatzeaz gain, erakusketa bi dituzte ikusgai; tartean, Pascal Dione senegaldarrarena bisita daiteke joan den astelehenetik; maiatzaren 29ra arte egongo da zabalik.

Pintura eta eskulturaz osatuta dago Emakumea: askatasun gatibua erakusketa. Guztira, 20 lan inguru ikus daitezke. Erakusketa galdera batzuen ondorioz sortutakoa da. Hain zuzen, gizona izango balitz haurdunaldia biziko duena matxismorik egongo litzatekeen galdetzeaz gain, emakumearen estatusa bere ondorengoak erditu, hazi eta maitatzeko ahalmenean oinarrituta egoteko arrazoietaz ere jardun du.

Bilakaera

Pascal Dione 1970ean jaio zen Dakarren. Filosofia ikasketak egin ostean, 1999an Italiara joan zen eta han hainbat erakusketa izan zituen bi urtez. 2001ean, Gasteizera heldu zen eta ordutik hona tailer eta erakusketa asko antolatu ditu hiriburuan nahiz inguruetako herrietan. Artista senegaldarraren lanak astegunetan ikusi ahalko dira honako ordutegian: 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Lorentxo Altuberen erakusketa

Bestalde, Lorentxo Altube arrasatearraren erakusketa zapatutik, hilak 23, ikus daiteke. Horretan Euskal Herriko hainbat musika tresna daude, hala nola, txalaparta, adarrak, tuntunak, txirulak edo toberak. Ekainaren 12 arte egongo da esandako erakusketa ikusteko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak