Elizateak taldeak zerrenda aurkeztu du

Iker Barandiaran 2007ko api. 27a, 15:19
Udalerriko zazpi elizateetako eta Lete auzoko biztanleak eta baserritarrak ordezkatzen ditu Elizateak taldeak. Astean egin dute aurkezpena, eta zerrendaburua Leire Okarantza da.

Astean egin dute aurkezpena Elizateak taldekoak. Zerrendaburu Leire Okarantzak, Unai Salaberriak, Juan Carlos Belokik eta Javier Villarrek eman zituzten azalpenak.

Oraingoa aurkeztu diren zazpigarren legealdia da, eta orain arte legealdiro Udalean ordezkaritza lortu dute.

Okarantzaren esanetan, auzotarren bizi kalitatea hobetu eta baserritarren nortasunari eustea dira euren helburu nagusienak. "Erdigunetik kanpo bizi garenok hainbat zerbitzu auzoetan bertan behar ditugu. Jende nagusi eta ume asko daude tartean; eta gauza guztietarako mugitu behar izaten dugu", azaldu zuen.

Bestalde, azpiegituren lanek eragiten dituzten kalteak saihesteko eta ingurumenaren alde egiteko lanean jarraituko dutela argitu zuten.

Elizateetakoen ordezkarien esanetan, auzotarren eta baserritarren ahotsa Udalean entzun eta aldeko erabakiak har daitezen ezinbestekoa da ordezkariren bat udal gobernuan egotea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak