Elizateak bisitatzeko aukera paregabea, domekan

Mirian Biteri 2010ko mai. 20a, 16:54
Domekan, V. Elizateen martxa egingo dute herrian. Antolatzaile lanetan dabilen Edorta Barandiaranek jakinarazi digu aurten ere 07:00etan egin dutela hitzordua herriko plazan, eta ez dagoela aurretik izena eman beharrik; jarritako orduan eta tokian agertzearekin nahikoa.

Bi urtetik behin egiten den martxa da; Txikirri-txikirri mendi ibilbidearekin txandakatzen da. Martxaren izenak dioen bezala, Eskoriatzako elizate guztietatik pasatzen da. Ibilbidea, dena dela, ez da beti berdina; urte batean alde batera egiten da eta hurrengoan, alderantziz.

Aurten plazatik Bolibarrerako bidea hartuko dute mendizaleek; jarraian, Mendiolantz abiatuko dira eta Gellao, Apotzaga, Marin, Zarimutz eta Mazmelatik pasa ostean, plazara itzuliko dira. 

Barandiaranen esanetan, 25 kilometro inguruko luzera du ibilbideak. Horrenbeste kilometrorekin, hamarretakoa egitea aurreikusi dute; San Adrian ermitan jarriko dute. Herriko plazan ere zerbait hartzeko aukera egongo dela azaldu digu. 

Lagun taldeak antolatuta

Esan bezala, bosgarren aldiz egingo dute martxa hori. Eskoriatzako lagun talde bat hasi zen antolatzen eta, lehenengo urtean 30 herritar inguruk parte hartu zuten. Ondorengo bi edizioetan kopuru hori 80ra igo zen, eta orain dela bi urtekoan, 100 lagun izan ziren. Aurten ere kopurua antzekoa izango dela uste dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak