Irteera horren harira, antolatzaileek gurasoendako bilera antolatu dute. Astelehenerako, martxoak 29, jarri dute hitzordua gaztelekuan.
Bestalde, gaztelekua apirilaren 6an zabalduko dute eta eskulanak egiteko aukera izango dute gazteek egun horretan. Hurrengo egunean, afari-merienda egingo dute; eta apirilaren 8an, berriz, ping-pong eta mahai-futbol txapelketak jokatuko dituzte.
Rokodromo txapelketa
Oporrak iristen diren bitartean, baina, asteburu honetan ekimen
interesgarriak egingo dituzte: bihar, zapatua, balance bike zirkuitua
izango dute gertu eta domekan, rokodromo txapelketa. Esandako bi ekimen
horiek 18:00etan hasiko dira.