Europako hainbat herritan bezalaxe Eskoriatzan ere gaur, eguena, emango zaio hasiera Mugikortasun Asteari "Hobetu zure hiriko klima" lelopean. Iaz lehenengo aldiz ospatu zen Mugikortasun Astea eta orduan lortutako arrakastarekin pozik egonik, aurten ere aste beteko ekintza egitarau oparoa prestatu du Udalak.
Egitaraua
Irailak 17, eguena:Mugitu! Motorrik gabeko
garraio alternatiboen lehiaketa. Aranburuzabala kalean. Horrez gain
balancebikeak, hankapaloak, patineteak, patinak... 17:00etatik 19:00etara.
Irailak 19, larunbata:Erreka Eguna. Auzolanean, herritarrak taldetan banatu eta erreka garbitzera jaitsiko dira. Herriko plazan elkartuko dira 10:00etan.
Irailak 20, igandea:Bizikleta martxa, Eskoriatza-Arrasate-Eskoriatza. 10:00etan irteera Eskoriatzako plazatik. 10:20ean Aretxabaletako Iturrigorri frontoian eta 11:00etan
Arrasatekoekin elkartuko dira, berriro Eskoriatzara bueltatzeko.
Torrebason hamarretakoa banatuko zaie partehartzaileei. 16 km inguruko
ibilbidea.
Irailak 22, asteartea:Goazen oinez ikastetxera!
Herriko hainbat txokotatik, autoa etxean utzi eta ikasleak
ikastetxeetara oinez joateko taldeak irtengo dira.