Ekainaren 12an zabalduko dituzte kanpoko igerilekuak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010eko ekainaren 9a

Igerileku zerbitzua ezinbestekoa da udan eskoriatzarrendako. Bada, Udalak zapatuan, ekainak 12, zabalduko du udako denboraldia eta irailaren 12ra arte kanpoko igerilekuez gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Hori bai, haurrendako igerilekuak astebete itxaron beharko du, konponketa lanak direla-eta.

Bestalde, ibarreko beste zenbait herrietan ez bezala, kanpoko igerilekuak zabaldu arren barruko igerilekua erabili ahalko da. Barruko igerilekua, astelehenetik egubakoitzera 8:00etatik 21:00etara egongo da zabalik; zapatuan 10:00etatik 20:00etara eta domeka eta jai egunetan, 9:30etik 14:30era. Kanpoko igerilekuak, berriz, astelehenetik zapatura, 10:00etatik 20:00etara eta domeka eta jai egunetan 10:30etik 14:30era. Eguneko sarrera 4,20 euro ordaindu beharko dute helduek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak