Udalak jakinarazpen horien berri eman du gura duten herritarrek egokiak ikusten dituzten errekurtsoak aurkezteko nahikoa denbora izan dezaten.
Interesatuek Eskoriatza Iparra-Arrasate Iparra zatiaren aldaketari zein Arlaban-Eskoriatza Iparra zatiari administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez diezaiokete Donostiako Epaitegian. Horretarako, bi hilabete dituzte, argitalpenaren edo jakinarazpenaren biharamunetik hasita.
Partikularrek, berriz, hautazko errekurtsoa aurkez diezaiokete diputatuen kontseiluari jakinarazpenaren biharamunetik hasita; horretarako hilabeteko epea izango dute.
Diputazioaren batzarrak Eskoriatzako Udalari egindako jakinarazpenaren data urriaren 29a da.