Herri guztietan egon arren arropak botatzeko edukiontzi zuriak ehun-hondakinen kudeaketa, berrerabilpen eta birziklatzearen gaineko informazioa ez da batere ezaguna. Hori horrela arroparen kudeaketa nola egiten den ezagutarazteko asmoarekin sortu da Formularik iraunkor eta solidarioena kanpaina. Azalpenak emateaz gain hausnarketarako bidea zabaldu gura dute erakusketarekin, arropen bizi-zikloa luzeagoa izan dadin. Eta hiru gomendio eman dituzte: arduraz kontsumitu, berrerabili eta birziklatu.
Erakusketan Emausek sortutako Sindesperdicio marka solidarioko materiala egongo da ikusgai eta Emausen tailerretan egindako patchwork handia ere bai.
Erakusketara doazenek argibideak ematen dituen diskoa eskuratuko dute.