Eguerdi alderako animatu zen XII. Ferixie

Jon Berezibar 2008ko eka. 8a, 19:51
Goiza makal samar hasi bazen ere, eguerdirako animatzen joan ziren kaleak zapatuan. Eguerdian salmentek ere gora egin zutela azaldu du Olatz Arresek Arizmendik antolatzen duen azokaren koordinatzaileak, "jende asko poltsekin ikusten" hasi ziren-eta orduan. 80 postutik gora ipini zituzten elikagai, artisau eta mota askotako langintzekin. Txorimalo lehiaketa ere egin zuten Jose Arana guneko neska-mutikoek.

Gurasoen laguntzarekin Pirritx taldeak irabazi zuen eta laguntza barik Agirretarrak taldeak. Txorimalorik originalenari saria ere eman zuten eta lore fresko ederrekin egindako Dragoi Bola Z taldeak eskuratu zuen saria. Gazta lehiaketa ere egin dute aurten lehenengo aldiz. Herritarrek bozkatu ahal izan zuten eta Mila Goñik irabazi zuen lehen saria. Herriko saltokiak eta artisauak ere saritu zituzten. Zubispe baserria saritu zuten produkturik onenak ekartzeagatik eta artisauen sailean Maximo Iñurritegi artile-lantzailea nabarmendu zuten. Kanpotik etorritakoen artean Jokin Arrospidek ipini zuen saltokirik dotore eta originalena. Zozketari dagokionez produktuekin otzara bi banatu dituzte: handia 5734 zenbakiari dagokio eta txikia 4714ari. Ordezko zenbakiak dira: 6774 eta 6917. Ikastolara jo beharko dute sarituek otzaren bila.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak