Eguenean eratuko dituzte udaleko batzorde guztiak

Iker Barandiaran 2007ko uzt. 6a, 16:21
Eguenean osoko bilkura egingo dute 18:00etan; eta udaleko batzordeak eta azpibatzordeak eratzeko baliatuko dute bilkura.

Eguenean, hilaren 12an, osoko bilkura egingo dute udaletxean, 18:00etan. Hala, honako hau izango da Pedro Lasagabaster alkateak gidatuko duen lehenengo osoko bilkura.


Bilkura horretan udaleko batzordeak eta azpibatzordeak eratuko dituzte; 20 bat guztira. Eta horrez gain, hainbat erakundetarako udal ordezkariak izendatuko dituzte: hain zuzen ere, Eskoriatzako Industrialdekoa, Teleskokoa eta Leintz Ibarraundi Fundaziokoa, besteak beste.

Pedro Lasagabaster alkateak jakinarazi zuen hileko azkeneko eguenetan osoko bilkurak egiten jarraituko dutela. Horren harira, azpimarratu zuen osoko bilkurak herritar guztiei zabalik daudela, eta esku hartzeko eskatu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak