Egubakoitzean jarriko dituzte salgai Pirritx eta Porrotxen sarrerak

Iker Barandiaran 2007ko azaroaren 8a

Azaroaren 24an Pirritx eta Porrotx pailazoek ikuskizuna egingo dute Eskoriatzako kiroldegian. Udalak, eta Luis Ezeizako eta Jose Aranako gurasoen elkarteek antolatu dute; eta sarrerak azaroaren9an jarriko dituzte salgai.

Sarrera bakoitza 5 eurotan salduko dute, eta hiru salmenta puntu adostu dituzte: Dorleta paperdenda, Gozo-txiki taberna eta kiroldegia, hain zuzen ere.


Iaz moduan, antolatzaileak Luis Ezeizako gurasoen elkartea, Jose Aranako gurasoen elkartea eta Udala izango dira. Antolatzaileek jakinarazi digute ume zein nagusiek, guztiek ordaindu beharko dutela.
Ikuskizuna azaroaren 24an egingo dute, 17:30ean, Eskoriatzako kiroldegian; eta 1.400 sarrera jarriko dituzte salgai. Antolatzaileek jakinarazi dute sarrerak Eskoriatzan bakarrik eskuratu ahal izango direla, aipatutako puntuetan.

Ikuskizunaren estreinaldia
Aspaldiko ohiturari jarraituta, Pirritx eta Porrotx pailazoek azken lana estreinatuko dute Eskoriatzan. Oraingoak Eskerrik asko izena izango du.
Pirritx eta Porrotxek ez dute inoiz Eskoriatzan kale egiten. Urtez urte hemen estreinatzen dituzte euren lanak. Hori guztia Axtroki euskara elkartearekin izan duten harremanaren ondorio da. Hala ere, azken bi urteotan Udalak eta herriko ikastetxeetako gurasoen elkarteek hartu dute ardura hori

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak