Aurten ere San Juan kaleko jaiak ospatuko dituzte han jaiotakoek eta bertan bizi direnek. Zapatu honetan, irailak 13, izango da. Egitarau zabala prestatu dute egun horretara begira. Tartean Egokiena elkartean egingo den herri bazkaria dago.
Ekimenei 11:00etan emango diete hasiera. Etxafuegoak botako dituzte; txistulariak eta trikitilariak bitartean, giroa alaitzeaz arduratuko dira. Ondoren, 12:30ak aldera, Egokiena elkarteko plazatxoan elkartuko dira, soinuarekin lagunduta San Pedro elizarainoko bidea batera egiteko. Meza entzun ostean, tabernaz taberna ibiliko dira, bazkaltzeko ordua iritsi bitartean.
Kontu korrontean 20 euro
Egokiena elkartean egingo dute bazkari herrikoia, 14:30ean. Jarraian, dantzaldia izango da han. Esan bezala, etzi, eguaztena, baino lehen eman behar da bazkarira joateko izena, Euskadiko Kutxako honako kontu korrontean 20 euro sartuta: 3035 0044 80 0441000737.