EAEk alkatetza eskuratzeko ez du oztoporik izango

Iker Barandiaran 2007ko eka. 15a, 15:00
Bihar, zapatua, udalbatzak osatuko dituzte herri guztietan. Eskoriatzan osoko bilkura 12:00etan egingo dute. Udal hauteskundeetan aukeratutako zinegotziek lehenengo bilkura egingo dute. Hala, Eskoriatzako Udalerako alkatea zein izango den bozkatu beharko dute.

Bozketa horretan inolako hautagaik botoen gehiengo osoa eskuratuko ez balu, udal hauteskundeetan boto gehien jaso zituen alderdiko burua izango da alkate.

Eskoriatzan EAE-ANV da herritarren aldetik babes handien jaso duena. Hortaz, oso posible da talde horren buru Pedro Lasagabaster alkate izendatzea. Are gehiago, Lasagabasterrek berak jakinarazi digu alderdi eta talde guztiekin izandako batzarrak positiboak izan direla: "Guztiek esan digute ez dutela bestelako alkategairik bozkatuko guri alkatetza kentzeko".

Bestalde, Lasagabasterrek argitu du oraindik ez dakitela talde horiek udal kudeaketan esku hartzeko asmorik daukaten: "Guk eskaintza egin diegu; orain, erabaki beharko dute".     

Gainerako alderdiak

Jakin dugunez, EAko ordezkariak ziurrenik abstenitu egingo dira; ez daukate EAEren kontra egiteko asmorik. EAJ eta EB-Berdeak-Aralarkoek esan digute egun horretara arte ez dutela hartutako erabakia aditzera emango.

Elizateetako ordezkariek erantzun digute gaur, egubakoitza, iluntzean, batzartuko direla. Bestalde, jakinarazi dute normalean zerrenda bozkatuenaren alde egiten dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak