Dospistones taldea pozik dago lasterketak izandako harrerarekin

Mirian Biteri 2009ko aza. 29a, 22:55
Debagoieneko 1/18 rally game I. Saria jokatu dute gaur goizean Eskoriatzako pilotalekuan. Guztira, zazpi pilotuk parte hartu dute; horietatik, bost debagoiendarrak dira.

Soraluzeko Jabik irabazi du lehia; eta atzetik Legazpiko Oskar eta Arrasateko Jon geratu dira. Sailkapeneko lehenengo hiru pilotuek garaikurra jaso dute sari moduan.

Irteeran autoak nondik irten behar ziren zehazteko, aurretik  bi klasifikazio txanda egin behar izan dute parte-hartzaileek. Horietan autoek bi bira eman dizkiote zirkuituari.

20 minutuko lasterketa

Lasterketak 20 minutu iraun du. Denbora tarte horretan pilotuek autoei bateria aldatu barik gidatu behar izan dute. Inork ez du lehia bertan behera utzi.

Norgehiagoka amaitzean, Dospistones elkarteko Iñigo Gartzia pozik zegoen guztia aurreikusi bezala irten zelako, eta aurreratu digu dagoeneko lasterketa berria prestatzen hasi direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak