Domekan lehiatuko dira margolariak aire librean

Iker Barandiaran 2008ko apirilaren 3a

Domekan Eskoriatzako II. Margo Lehiaketa Aire Librean egingo dute. Gaia 'Eskoriatzako herria eta elizateak' izango da, eta teknika librea izango da.

Eskoriatzako Udalak eta Ibarraundi Museoak Eskoriatzako II. Margo Lehiaketa Aire Librean antolatu dute. Lehiaketarako lanak aurkeztu bezain laster, erakusgai jarriko dituzte Ibarraundi museoan, eta 18:30ean irabazleen izenak jakitera emango dituzte.


Nagusienen artean hiru sari banatuko dituzte: 600 eurokoa, 360 eurokoa eta 240 eurokoa, hurrenez hurren. Horrez gain, 16 urtetik beherakoendako beste hiru sari daude: 150, 60 eta 30 eurokoak. Bestalde, herriko lanik onenak 150 euro eskuratuko ditu. Lan guztiak erakusgai egongo dira Ibarraundi museoan hilaren 20ra arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak