Diputatu nagusia eta Kultura diputatua Eskoriatzan izan dira

Arritxu Barruso 2009ko urtarrilaren 13a

Gipuzkoako diputatu nagusia, Markel Olano, eta Euskara eta Kultura diputatua, Maria Jesus Aranburu, Eskoriatzan izan dira gaur eguerdian. Udaletxeko pleno aretoan harrera egin diete Eskoriatzako alkate Pedro Lasagabasterrek, udalbatza osatzen duten zinegotzietako batzuek eta elizateetako zenbait auzo alkatek.

Harrera ekitaldian udaleko idazkariak Eskoriatzako Udalbatzaren gaineko informazioa eman die diputatuei eta Eskoriatzako elizateen berri ere eman die. Pedro Lasagabaster alkateak azaldu du ohore bat dela diputatu nagusia eta Kultura diputatua herrian izatea; gertutasun politika baten seinale dela adierazi du eta gaineratu du aurreko legealdietan Eskoriatzan ez dela gertutasun hori sumatu.

Harrera ekitaldiaren ostean herrian egiten diharduten eta aurreikusten diren zenbait lan eta proiektu bisitatu dituzte. Bidegorria, unibertsitatea eta Santanako zinema zaharra, besteak beste.

Diputatu nagusiak, bere aldetik, adierazi du Gipuzkoaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat dela lurraldeen arteko oreka eta hori mantendu eta indartzeko lan egingo dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak