Diploma banaketa egin dute Huhezin

Txomin Madina Milikua 2008ko aza. 2a, 21:03
Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graudondoko ikasleei banatu zizkieten diplomak egubakoitzean. Huhezi fakultateko kapera eraberrituan egin zen lehenengo ekitaldia izan zen eta Joseba Intxausti ohorezko euskaltzainak hitzaldi bat eman zuen.

Euskal Kulturgintzaren Transimisioan aditu tituloa jaso zuten egubakoitzean, Huheziren fakultatean, graduondokoaren lehen ikasturtea jarraitu duten ikasleek. Graduondokoak izan dituen 58 ikasleetatik 44k aurkeztu dute proiektua, eta horiei banatu zitzaizkien diplomak. Gehienek hartu zuten parte egubakoitzeko ekitaldian.

Huheziko arduradunak bertan egon ziren, tartean Nekane Arratibel dekanoa, eta Joseba Intxausti ohorezko euskaltzainak Etxeberri, Euskararen Historia Soziala biltzeko Euskaltzaindiaren egitasmoari buruz egin zuen berba. Diploma banaketaren ostean,  Jon Sarasuak eta Iñaki Urruzolak graduondorako idatzitako hereserkia kantatu zuten irakasleek eta ikasleek ere izan zuten protagonismorik. Batzuk bertsotan aritu ziren, beste batzuk kantuan eta egon zen ipuinak kontatu zituenik ere. Huheziren egoitzako kapera berrituan egin zen ekitaldia.

Graduondoko arrakastatsua

Julen Arexolaleiba graduondokoaren koordinatzailea oso gustura agertu zen lehen ikasturteak eman duenarekin eta azpimarratu zuen graduondokoak iraun duen hilabete hauetan guztietan, euskal idazle,musikari eta kulturako beste hainbat esparrutako jendeak hartu duela parte bertan euren esperientzia azaltzen. Iragarri zuen era berean, datorren urtarriletik aurrera berriz ere ekingo diotela graduondoko honi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak