Eskaera Eskoriatzako Udalean tramitatu ahal izango dela, Gizarte Zerbitzuetan, esan bezala, abenduaren 16a baino lehen.
Laguntzak jasotzeko erabiltzaileek hiru baldintza hauetako bat bete beharko dute: 80 urtetik gora izan edo 80 urtetik gorako beste pertsona batekin bizi izatea; 65 urtetik gora izatea eta bigarren edo hirugarren mailako mendekotasuna onartuta izatea; edo %33ko edo gehiagoko ezgaitasun-maila izatea eta ezgaitasunetako bat entzumenezkoa edo ikusmenezkoa izatea.
Horren gaineko informazio gehiago nahi dutenak Telesko udal telebistarekin jar daitezke hartu-emanetan, 943 71 49 17 telefono zenbakian. Internetez jasotzea nahiago dutenak, berriz, www.televisiondigital.es webgunera sar daitezke.