Denboraldiko kirol taldeen aurkezpena

Iker Barandiaran 2007ko urr. 26a, 14:02
Zapatuan areto futbol eta saskibaloi taldeen denboraldiko aurkezpena egingo dute, jantzi eta babesleak erakusteko.

Eskoriatzako Kirol Elkarteak denboraldi honetako areto futbol eta saskibaloi taldeen aurkezpena egingo du kiroldegian. 09:45ean izango da hori eta kazetariei harrera egingo diete. Hala ere, 10:30ean bukatutzat eman beharko dute aurkezpena, ordu horretan saskibaloiko kadeteek bertan norgehiagoka izango dutelako. 
Aurkezpenaren helburua da jokalariak ezagutzera ematea, eta denboraldi honetako babesleak eta jantzi berriak erakustea, hain zuzen ere. Hala ere, kirol elkarteko arduradunek nabarmendu dute zelaiko ordezkariek ere jantzi berriak estreinatuko dituztela.

 
Sei talde arituko dira
Denboraldi honetan ere sei talde arituko dira aipatutako bi kiroletan jokatzen: hiru talde saskibaloian; eta beste horrenbeste, areto futbolean.

Talde horiek orain dela bi aste hasi zituzten norgehiagokak. Eskoriatzako Kirol Elkarteko presidente Manolo Muñozek nabarmendu du saskibaloiko taldeak oso ondo hasi direla. "Kadete eta junior mailatan jokatzen duten taldeek, batez ere, ikaragarri ondo dabiltza", azpimarratu zuen Muñozek. "Hala jarraitzen badute, aurkari gutxi izango dituzte".

Areto futbola indartzear
Areto futboleko taldeek, berriz, makaltxoago hasi dute denboraldia. Kirol elkarteko arduradunen esanetan horretan eragina izan du hainbat jokalarik goiko mailako taldeetara jauzi egin izana.
"Zoritxarrez edo zorionez, bi aldeak ditu-eta, tarteka hainbat jokalari mailaz igo beharrean izaten dira; eta hori igarri egiten da gazteagoen taldeetan. Denbora apur bat behar dute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak