Pilotan, Alex Oiartzabal izendatu zuten pilotari onena eta etorkizunean Mikel Zubizarretak zeresana sor dezakeela azpimarratu zuten. Iker Beamurgiak, berriz, mendizale onenaren saria jaso zuen.
Areto-futbolean, Andoni Arriaran, Koldo Azkue, Jorge Mora, Aratz Kortazar, Kevin Merino, Alfredo Martins eta Asier Diezen lana txalotu zuten; eta saskibaloian, Alazne Gutierrez, Maider Garai, Ane Mariñelarena, Yaiza Exposito, Ane Sanchez, Fernando Raso eta Juani Morillorena. Aurtengo elkartearen saria Maite Usabiagak jaso zuen.
Aipamen bereziak
Eskoriatzako kirol elkarteak egindako bazkarian, 70eko hamarkadako lasterkari Lourdes Izurrategik eta Daniel Muñozek ere aipamen berezia jaso zuten.