Degurixa erdibana Eskoriatza eta Aretxabaletarendako

Maider Arregi 2010ko urr. 24a, 18:26
Oñatiarrek ez diote hordagoari erantzun eta Degurixatik urrunago daude orain. Zalantza gabe, Oñati izan zen Geurie Don/k Degurixa! jaialdiko galtzaile nagusia. Eskoriatzak eta Aretxabaletak berdinketa lortu zuten eta momentuz, otsailera arte, Degurixa erdibana izango da bi herri horiendako. Hala ere, uztailean jakingo da norena izango den Degurixa.


Degurixa norena izango den urteetako eztabaida izan da. Uztailean behin betiko erronka egingo dute Degurixan eta hor erabakiko da lur-eremu hori bi urtetarako zein herrirena izango den. Orduan jarriko dute garailearen ikurra. Aurretik baina, herri bakoitzean Geurie Don/k Degurixa! jaia egingo da. Hala, otsaila aldera Aretxabaletan egingo dute jaia. Oñatin, berriz, aurrerago egitea pentsatuta daukate antolatzaileek. "Ez dakigu oñatiarrek hordagoari erantzungo dieten. Antza denez, Degurixan egingo den finalera joango dira bakarrik. Oilo bustiak ez daitezela izan esan nahi diegu eta ea Oñatitik irteten diren!". Garagardoa eta umorea izan ziren nagusi zapatuko jaian.  Zelaieta eta Otamena, Hamaika bertuteko bertsolariek, giroa eta lehiakideen arteko 'pikea' areagotu zuten jokotik jokora. Azkenean, berdinketa nagusi eta Degurixa, erdibana izango da Eskoriatza eta Aretxabaletarrendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak