Agerraldian Muñozek jakinarazi zuen, datorren denboraldiari begira, elkarteak 70.000 euro izango dituela saskibaloi eta futbol-aretoko hiruna taldetan eta pilota eta mendi talde banan gastatzeko. Diru iturriak zeintzuk diren azaldu zuen jarraian: bazkideak, Udala, bestelako erakunde publikoak eta enpresa pribatuak, babesleak, publizitatea eta txartelak. Azpimarratu zuen 45 urte beteko dituen kirol elkartean "serio" egiten dutela lan.
Batzar orokorra
Azkenik, datorren uztailaren 11n, 19:00etan, Eskoriatzako Kirol Elkarteak ohiko batzar orokorra egingo dutela iragarri zuen.
Sukiako Egaña eta Lasagabaster alkatea ere pozik azaldu ziren eguenean sinatutako hitzarmenarekin.