Datorren astean San Juan kaleko lanak bukatuta egongo dira

Iker Barandiaran 2008ko ekainaren 19a

Dagoeneko asfaltatze lanak egitea besterik ez da falta, eta horretan dihardute aste honetan. Hala ere, autoak bertatik pasatzeko ez dago inolako arazorik.

Datorren eguen edo egubakoitz aldera bukaera emango diete San Juan kaleko lanei. Hala jakinarazi dute Sukia enpresako arduradunek. Asfaltatze lanak egiten diharduten bitartean, bertatik pasa daiteke noranzkoak tartekatzen dihardute-eta.

 

San Juan kalea urbanizatzeko lanak maiatzean hasi zituzten, eta etenaldi bat izan zuten. Aldundia egiten dabilen bidegorriaren Aingeru Guarda-Sorautz tramuak puntu berean bat egiten duelako.

 

Bidegorriaren tramu horrertako zatia, San Juan kale azpikoa, egiteko ezinbestekoa izan zen zirkulazioa etetea, baina bide alternatibo bat egin zuten horretarako. Hala, Bolibarretik gora eta behera ibiltzeko ez dute arazorik izan herritarrek.

 

Hala, dagoeneko, San Juan kaleari aurreikusitako zabalera eman diote eta bertan espaloiak ere jarri dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak