Dagoeneko ordaindu dute Eskoriatzako Industrialdeko salerosketaren lehen zatia

Mirian Biteri 2009ko aza. 5a, 12:17
Eskoriatzako Industrialdea SAren ondasunak Debagoieneko Industrialdeari saltzeko eta Eskoriatzako Udala azken industrialde horretan sartzeko prozesuak aurrera segitzen du. Urriaren 29an, esandako bi industrialdeetako aldeek kontratu pribatua sinatu zuten, salerosketaren lehenengo zatiaren gainekoa. Hain justu ere, 812.000 euro jaso zituen Eskoriatzako Industrialdeak.


Sortu zenetik, Eskoriatzako Industrialdean sozio bakarra egon da, Udala, eta bertako kontseilua honako hauek osatzen dute: Pedro Lasagabaster, Edorta Barandiaran, Dorleta Lezeta, Iñaki Pierrugues eta Karmelo Lezetak (guztiak zinegotziak).

Debagoieneko Industrialdeak Eskoriatzakoari Torrebason oraindik saltzeke dauden garaje, pabiloi eta lurzorua erosiko dizkio. Guztira, 2.600.406 euro ordainduko dizkio.

Lasagabasterrek jakinarazi digunez, urriaren 29an sinatutako kontratuko diru kopuru horrekin Eskoriatzako Industrialdeak Udalarekin duen zorraren zati bat kenduko du. Aldi berean, Udalak Debagoieneko Industrialdeko akzioak ere erosiko ditu. Jakina denez, azken horrek kapital-handitzea onartu du eta Udala Debagoieneko Industrialdean parte hartzea erabaki du.

Abenduaren 15ean salerosketaren bigarren zatia ordaintzea aurreikusi dute; hau da, falta diren 1.295.054 euroak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak