D3M herri plataformaren aldeko sinadura bilketa gaurtik aurrera Eskoriatzan

Usoa Agirre 2009ko urtarrilaren 15a

Zapatuan aurkeztu zuten Bilbon Demokrazia 3 Milioi herri plataforma, martxoaren 1eko hauteskundeetan aurkezteko asmoarekin. Horretarako, baina, ia 18.000 sinadura behar dituzte, eta hauek biltzeko, hasi dituzte kanpainak herriz herri. Eskoriatzan gaurtik (osteguna) aurrera eta datorren aste osoan, udaletxean batuko dituzte sinadurak honako ordutegiarekin.

Urtarrilak 15, 16, 19 eta 20: 11:00-13:00

Urtarrilak 21, 22 eta 23: 11:00-13:00 eta 17:00-19:00

Lekua: idazkaritzan (2. pisuan)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak