Chambaoko La Marik kontzertua egingo du gaur Mario Diaz musikariarekin

Arritxu Barruso 2010eko uztailaren 24a

Mario Diaz musikaria 'Gloria Bendita' izeneko disko berria aurkezteko bira egiten dabil Chambaoko La Marirekin batera. Euskal Herrian dabiltza egunotan eta gaurko aurreikusita zuten kontzertua bertan behera geratu da. Hori horrela, taldeko ordezkaria Errekan Gora jaialdiko antolatzaileekin harremanetan ipini da Eskoriatzan kontzertua egin ahal izateko. Zuzenekoa Azkoaga Enea hoteleko lorategian izango da 22:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak