Burkina Fasora eramateko batutako materialarekin pozik agertu dira deialdiaren egileak

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko abu. 13a, 12:07
Eskolako materiala eta arropa batu dituzte Eskoriatzan Goizane Gabilondo eta Marichel Estanys-ek. Pozik daude herritarrek emandako erantzunarekin.

Margoak, koadernoak, boligrafoak, uda zein neguko arropa... gauza asko batu dituzte Eskoriatzan Goizane Gabilondo eta Marichel Estanys-ek.  Eskoriatzarrek eman dituzte Gasteizko Afriki Kultura Elkarteak egindako deiari erantzuna emanez. "Gauzak oso egoera onean daude", azaldu du Goizane Gabilondok. "Asko berriak-berriak dira. Jendeak erosi egin ditu Afrikara bidaltzeko". Bikotea ziur dago Burkina Fason asko eskertuko dituztela gauza hauek guztiak eta erabilpen handia emango dietela. "Gauza asko bildu ditugu", azaldu du Gabilondok. "Uste baino gehiago kontuak harturik lehenengo urtea dugula. Oso pozik gaude".

Herriz herriko banaketa



Sei lagun abiatuko dira hilaren 16an Burkina Fasora. Herriz herri joango dira gauza hauek guztiak eta Gasteizen batutako beste asko banatzen.
"Ibilbide moduko bat egingo dute Burkina Fasotik eta gauzak banatzen joango dira", jakinarazi du Gabilondok. "Herrixka bakoitzean arduradun bat dute. Inork baino hobeto daki herrixkan zein familiak duen behar gehien. Horrela joango dira gauzak banatzen.

Errepikatzeko moduko esperientzia
Bidaia hau eta material bilketa errepikatzeko asmoa dute Afriki taldekoek. Uste dute urteen poderioz eta euren proiektuaren gaineko informazioa zabaltzen den heinean jendearen erantzuna handituz joango dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak