Burkina Fasora bidaltzeko eskola materiala eta arropa biltzen ari dira Eskoriatzan

Txomin Madina Milikua 2007ko uztailaren 10a

Afriki Elkarte Kulturalak abuztuaren bigarren hamabostalditik aurrera bidaia bat antolatu du Burkina Fasora, eta bidaia aprobetxatuz herrialde afrikarrera laguntza materiala eraman nahi dute.


Gasteizko Afriki kultur elkartea, Euskal herrira etorritako hainbat afrikarrek osatzen dute. Aurten, antolatzen dituzten hainbat ekitaldi eta ekimenen artean, Burkina Fasora bertara bidaia bat prestatu dute, abuztuan izango dena. Eskoriatzako bi lagunek, bidaia honen berri izanda, bertara bidaltzeko materiala jasotzea erabaki dute, eta hala, aste honetan hasi dira horretan.

Ostiralerarte egongo da materiala uzteko aukera Eskoriatzako kultur etxean, goizean 10:00etatik 14:00etara, eta arratsaldean 18:00etatik 19:00etara

Abuztuan, Burkina Fasora bidaia


Afriki Kultur Elkarteko kideak urtero joaten dira Burkina Fasora, eta aurte eurekin bidaiatzeko gonbitea zabaldu nahi izan diete interesa dutenei. Abuztuko bigarren hamabostalditika aurrera izango da bidaia, eta hiru aste inguru iraungo diArduradunek esan dute, bidaia kulturala eta alternatiboa izango dela, bertako jendearekin biziko baitira egonaldiak irauten duen denbora, hango ohiturak ezagutuz. Izen emate epea zabalik dago eta 670 785 773 telefonoan informazio gehiago eskura daiteke.

Munduko herrialderik txiroenetakoa


Burkina Faso, garai baten Volta garaia bezala ezaguna zena, frika mendebaldeko herrialdea da. 14 milioi biztanle inguru ditu, munduko herrialderik pobreenetakoa da. Nekazaritzak barne produktu gordinaren ehuneko 32a hartzen du, eta biztanleriaren ehuneko 82a nekazaritzatik bizi da.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak