Bukatutzat eman dute Dorleta auzoa eraberritzeko lanen bigarren fasea

Iker Barandiaran 2007ko uztailaren 2a

Azken urtean, Dorleta auzoa erabat eraberritzen dabiltza Udala eta auzotarrak. Auzotarrak etxe guztietako fatxadak konpontzen dabiltza; Udala, berriz, auzoa eraldatzen.

Lehenengo fasean, saihesbide parean, hainbat aparkaleku egin zituzten; eta bigarren fasean, lan ugari egin dituzte. Hirugarrenean, Dorletatik Aranburuzabala kale atzealdera pasabidea egingo dute, eta Dorleta kaleko 17. zenbakitik 18. zenbakira bitarteko tramua konpondu egingo dute. Hirugarren fasea oraindik ez dute indarrean jarri.   

Bigarren fasean, auzoko azpiegitura eta zerbitzu berriak jarri dituzte; eta espaloi, kale-argi eta aparkaleku berriak egin dituzte. Horrez gain, saneamendu, telefono, argindar eta bestelako zerbitzu guztiak lur azpian jarri dituzte; eta HUHEZI alboan 42 aparkaleku berri daude orain. Lanak Fonorte enpresak egin ditu, eta 2.000.000 euro inguruko kostua izan dute. Kostu horren herena Jaurlaritzaren Izartu programak ordaindu du, eta gainontzekoa, Udalak.

Bestalde, Udalak jakinarazi du erreka ondoan eskudel batzuk jarriko dituztela, eta lur azpiko edukiontziak abian jartzeko sistema jarriko dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak