Bukatu dituzte Dorleta auzoa eraberritzeko lan guztiak

Iker Barandiaran 2007ko urr. 25a, 14:52
Dezente luzatu dira, baina azkenean esan dezakegu Dorleta auzoa eraberritzeko lanak bukatu direla. 2006ko urtarrilean hasi ziren lanean, eta orain arte luzatu dira. Fonorte enpresak zuzendu ditu lanok, eta Injelan enpresak eraman ditu aurrera.

Auzoa eraberritzeko lanek 1.897.000 euroko aurrekontua izan dute, eta hortik %30a, hau da, 639.000 euro Eusko Jaurlaritzak ordaindu du. 
Hain zuzen ere, astelehenean egin zuten ezohiko osoko bilkuran azkeneko ordainketa egitea onartu zuten.


Auzoa eraldatuta
Auzoa zelan gelditu den ikustea besterik ez dago esateko auzoa eraldatuta edo txukunduta dagoela. Hala uste dute ere Udaleko Obra eta Zerbitzuen Saileko arduradunek: merezi izan duela denbora luzean hartutako lanak eta hango bizilagunek lanen ondorioz izan dituzten eragozpenak zerbaitetarako izan direla.

Hain zuzen ere, lan dezente egin dituzte auzoan: saneamendu guztiak aldatu dituzte; erreka ondoko paseoa egin dute; jolasgunea zeharo eraberritu dute; aparkaleku berriak egin dituzte; espaloiak txukundu; kale-argiak eta pibotak jarri dituzte eta abar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak