Srebrenican (Bosnia) 1995eko uztailean egin zuten II. Mundu Gerratik Europan egin den sarraski handiena. Urte hartako uztailean Serbiako paramilitarrek 8.373 gizon hil zituzten, horietatik 500 bat adin txikikoak.
Hori azaltzeko, Bosniako Gerrako Biktimen elkarteko arduradun Hajra Catic eta Hatidza Mehmedovicek esku hartuko dute berbaldian. Bilbon eta Donostian berba egin ostean, Eskoriatzara joango dira. Izan ere, Eskoriatza izan zen Bosniako errefuxiatu gehien hartu zituen Gipuzkoako herrienetako bat.
Ezker Batuak-Berdeak antolatu ditu Donostiako, Bilboko eta Eskoriatzako hiru berbaldiok.