Esan bezala, ekitaldia 18:30ean hasiko da, Elorrioko Mikel Garaizabal enologoaren eskutik. Uzta berria aurkeztuko du eta, jarraian, 21:00ak bitartean, sei upelategitako ardoak dastatzeko aukera izango dute hara joaten direnek: Itsasmendi, Doniene Gorrondona, Magalarte, Erdiokoetxe eta Mendraka, hain zuzen.
Azkoaga Eneko arduradun Valen Gomezek azaldu duenez, sei euro balio duen txartela eskuratu beharko da. Jendeak txakolina dastatzen duten bitartean, upelategi bakoitzaren gaineko azalpenak emango ditu Garaizabalek.