Birziklapen tailerra, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

Usoa Agirre 2008ko ekainaren 3a

Ekainaren 5ean ospatzen da Ingurumenaren Nazioarteko Eguna. Haurrei zuzendutako birziklapen jaia antolatu du Eskoriatzako Udalak egun horretarako. Plazan izango da, 17:00etatik 19:00etara. Bertan, erabilitako gauzekin jolas eta jostailuak egiten ikasiko dute umeek.

Hauek dira besteak beste egingo diren tailerrak:

Txikiendako sormen txokoa

  • Saski-naskiak: Arrautza kaxa eta jogurt poteekin egindako jolasak.

Ertainendako sormen txokoa

  • Markogintza: Kartoia erabiliaz argazki marko bat sortu, ingurumena abiapuntu.
  • Bitxigintza: Pajitak erabiliaz koilareak eta eskumuturrekoak egin. Aldizkariekin eskumuturreko etnikoak,...

Handiendako sormen txokoa

  • Diru-zorroak: Aldizkari, egunkari,... etab. erabiliaz diru-zorroak egin.
  • Peontza: Baliogabeko CDeekin peontza alai batzuk egin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak