"Biodibertsitateak krisian jarraitzen duela" esan zuen Pedro Lasagabaster alkateak, eta "gobernu eta erakundeek hainbat erabaki hartu arren ez dela nahikoa" gaineratu zuen. Hori horrela, "toki mailako neurriak hartzea ezinbestekoa" dela esan zuen eta "neurri horiek erabakigarriak" izango direla iragarri. Gainerako kideak bat etorri ziren adierazpenarekin eta osoko bilkuran bertan sinatu zuten.
Hartutako konpromisoak
Honako konpromisoak hartu ditu Udalak: hirigintza planifikatzerakoan alderdi erabakigarrien artean izatea biodibertsitatearen zainketa, bereziki espezie ahulen babesean; babestutako natura-gune berriak sortzearen alde egin eta herri ondasun bihurtzea; biodibertsitatearen babesa irizpidetzat hartzea produktuak erosi eta zerbitzuak kontratatzerakoan; gune berdeak irizpide horiekin kudeatzea; eta bukatzeko, herritarrak informatu eta sentsibilizatzea.
Informazio gehiago Eskoriatza.net webgunean.