Bilbora eta Artziniegara margo lehiaketako lehen sariak

Oihana Elorza Gorostiza 2010ko mar. 28a, 21:25
Aurkeztutako lan denak ikusgai egongo dira Ibarraundin astelehenetik apirilaren 16a arte.

Herriko eta kanpoko artistak hartu dute parte domeka goizean Eskoriatzan egin duten aire libreko IV. margo lehiaketan.

Nagusien kategorian 17 lagun lehiatu dira eta hiru onenak izan dira: Julio Gomez Mena (Bilbo), Jon Idigoras (Ermua) eta Juan Berrospe (Donostia). 16 urtetik beherakoen kategorian 18k hartu zuten parte eta irabazleak izan ziren: Mikel Pinto (Artziniega), Irene Martin (Eskoriatza) eta Jokin Salido (Eskoriatza).

Aurkeztu dituzten margoen artean denetariko lanak egon dira: Atontxu kalea, herriko enpresa ingurunea, eliza, kanpandorrea, Iralga kalea udaletxe atzetik ikusita ...

Aurkeztutako lan denak ikusgai egongo dira Ibarraundin bihartik apirilaren 16a arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak