Bihartik jaiak ospatuko dituzte Eskoriatzan

Usoa Agirre 2009ko eka. 26a, 14:23
San Pedro eguna iragartzeko danborrak astintzeko gertu daude Eskoriatzan. Domekan, San Pedro bezperan, nagusien txanda izango da. Amuska emakumeen elkarteak antolatuta, sei batailoitan banatutako 150 pertsonak hartuko dute parte domekako danborradan, 22:30ean. Baina, jaiak egun bat lehenago hasiko dira, zapatuan.

Martitzenean, berriz, haurren txanda izango da. 180 neska-mutiko inguru aterako dira martitzen arratsaldean, 18:30ean. Danborradak jaietako ekitaldirik jendetsuenetakoak izango badira ere, beste hainbat hitzordu daude eguaztena bitartean. Bihar hasiko dituzte jaiak Eskoriatzan.

Udaleko egitarauaz gain, gaztelekuak hainbat gauza prestatu ditu astelehenerako, San Pedro egunerako. 18:00etan Balance-Bike zirkuitua eta zango-luze  tailerra izango dira eta jarraian, 19:30ean, Acoustic Covers Band taldearen kontzertua. Gauerako, berriz, afari gaztea eta sorpresak iragarri dituzte.

Herri bazkaria eguaztenean

Bestalde, eguaztenean, uztailaren 1ean, egingo den herri bazkarirako txartelak Inkernun eta Goxotxikin daude salgai, 12 eurotan. Menua hauxe izango da: entsalada eta oilaskoa, postrea, kafea eta pattarra. Interesatuek 943 71 46 88 telefonora dei dezakete erreserba egiteko. 

Eskoriatza.net webgunean duzue egitarau osoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak