Zapatuko kenpo erakustaldian 30 ikasletik gora izango dira

Mirian Biteri 2009ko mar. 12a, 13:55

Zapatuan kenpo erakustaldia dago Intxaurtxueta kiroldegian, 18:00etan. Eskoriatzako eskolako 30 ikasle baino gehiagok hartuko dute parte kirol ikuskizun horretan.

Autodefentsarako arte martzial horretako irakasle Rafa Carrietek jakinarazi du ekimen horretan Karate Atama Eskoriatzako kirol elkarteko ikasle guztiek parte hartuko dutela. Gehienak 5 eta 14 urte bitarteko neska-mutikoak dira; edozelan ere, hainbat helduk ere ez dute hutsik egingo eta Intxaurtxuetan izango dira bihar.

Txapeldunak

Tartean, Espainiako kenpo txapelketako irabazle Alberto Narro, Lehiaketa Unibertsitarioko txapeldun Josu Letona eta Espainiako txapeldunorde Juan Modino debagoiendarrak egongo dira hantxe.

Carrietek azaldu duenez, erakustaldian zehar eskoletan ikasitako oinarrizko teknikak landuko dituzte gaztetxoenek. Urte gehiago daramatzatenek, berriz, defentsa pertsonaleko teknika konplikatuagoak egingo dituzte, bakarrik zein hainbat aurkariren kontra.

Gainera, Alberto Narro, Josu Letona eta Juan Modinoren erakustaldiak ere ikusteko aukera egongo da Intxaurtxuetan. Ekimena amaitu aurretik, ikasleek diploma bana jasoko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak