Bihar Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak jarriko dituzte salgai

Mirian Biteri 2009ko aza. 17a, 12:01
Bihar, hilak 18, Eskoriatzako kiroldegian oraindik saltzeke dauden sarrerak jarriko dituzte salgai. Udaletik jakinarazi digute, 500 sarrera inguru daudela saltzeko. Leihatila 08:00etan zabalduko da.

Azaroaren 28an etorriko dira Eskoriatzako kiroldegira Irrien Lagunak ikuskizun berria aurkeztera. Horretan pailazoek Sudurgorrien Eguna egingo dute kiroldegian biltzen diren umeekin batera. Lagun bihurri eta kilikagarriekin, denon artean, barre eginarazten diguten uneak gogoratuko dituzte; eta barre, kantu eta dantza artean, egunero bizi, sentitu eta ikasten dugunarekin puzzlea osatuko dute. Gainera, aurtengo ikuskizunean kantuak eta soinua zuzenean izango dira.

Salmenta sisteman aldaketak

Sarrera salmenta sisteman aldaketak egon dira aurten. Urtero sarrera banaketarekin gorabeherak izan dira. Hori dela-eta, aurten, Jose Arana ikastolako eta Luis Ezeiza ikastetxeko guraso elkarteek sarrera banaketa beste modu batera egitea adostu dute.

Azaroaren 13ra arte, Eskoriatzako ikastetxeetako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle bakoitzak ikastetxean bertan sarrera erosteko aukera izan du; ikasle bakoitzeko, gehienez, bi sarrera. Guztira, 1.000 sarrera saldu dira horrela.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak