Bigarrenez egingo dute Errekan Gora jaialdia

Mirian Biteri 2009ko uzt. 12a, 21:11
Errekan Gora jaialdiak bigarren edizioa izango du. Hori bai, joan den urteko egitarauarekin alderatuta, berrikuntzekin dator: Aitzorrotz kultura elkarteak antolatu du eta ikuskizun kopurua bira murriztu da, egoera ekonomikoa dela-eta.

Iaz Eskoriatzako Udala arduratu zen uztaileko lau zapatuetan ikuskizunak antolatzeaz, herriko Aitzorrotz eta Elorrioko Arriola kultura elkarteen laguntzarekin.

Egubakoitz arratsaldean, Azkoaga Enea hotelean aurkeztutako egitarauan Aitzorrotz kultura elkarteko kide Dorleta Kortazarrek azaldu zuen elkartea izan dela aurten egitaraua zuzenean antolatu duena, Eskoriatzako Udalaren eta Gipuzkoako Diputazioaren babesarekin; eta Azkoaga Enea hotela, IGEHIK inprimategia eta Urkulu hornidurak enpresaren laguntzarekin.

Kortazarrek esan zuen, egoera ekonomikoa dela-eta, jaialdia "ur emari" gutxiagorekin datorrela: "Egin dugun parekoa da erreka bera metafora bezala hartuta, aurtengoa probetxuagoa datorrela, egoeragatik. Dena den, erronkari ilusio handiz eutsi diogu eta bi ekimen antolatu ditugu". Aurrekontua 6.000 eurokoa da. Pedro Lasagabaster alkateak, berriz, egitasmo horren "interesa" azpimarratu zuen: "Horrekin ikuspuntu kulturala ematen zaio herriari". Horrekin batera gogorarazi zuen eskoriatzar guztiendako ekimenak direla.

Kontzertuak

Esan bezala, bi kontzertu egongo dira. Lehena, zapatuan, hilak 18, egingo dute. Alain Giroux eta J. Louis Mahjun bikotearen emanaldia 23:00etan hasiko da Azkoaga Eneako lorategian. Blues, boggie-woogie, jazz eta rock-and-rollaren mugetan dabil bikotea. Uztailaren 25ean, Elkano Browing Cream taldearen txanda izango da, Herriko plazan, 23:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak