'Kataia eten barik' ekintza kulturala berritasun batekin dator aurten: Bideo Lehiaketa. 12 urtetik gorako edozeinek parte har dezake lehiaketan, banaka edo taldeka. Gaia ondorengoa izango da: 'Kanpotik nator, baina bertakoa naiz'. Apirilaren 19a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak.
Kataia eten barik azkeneko urteetan apirilean Eskoriatzako udalak
antolatu duen ekintza kulturala da. Helburua da liburu egunaren
inguruan zenbait ekintza antolatzea, kultura artekotasuna,
irakurzaletasuna eta generazio arteko harremana oinarri hartuta.