Helburua da euskaraz ez dakiten gurasoak euskararekin harremanetan jartzea eta hizkuntza menderatzen dutenei euskaraz hobeto egiten laguntzea. Modu horretan, gurasoek seme-alaben ikas prozesuan parte hartzeko aukera zabalagoa izango dute.
Bi ikastaro
Horretarako, bi ikastaro gertatu dituzte: euskara menderatzen ez dutenei begira, azarotik maiatzera bitarteko ikastaroa egingo dute. Besteak beste, agurrak, zenbakiak, ohiko esamoldeak eta oinarrizko hiztegia ikasiko dituzte.
Bestalde, euskara dakitenendako ikastaroak azarotik abendura iraungo du. Euskaraz egiterakoan ohiko akatsak zuzentzea eta ahozko jarduna hobetzea lortu nahi dute ikastaro horren bidez.
Kasu bietan, eskolak astean bitan izango dira, ordu eta erdiko saioetan. Egunak eta orduak ikastaroetan izena ematen dutenekin zehaztuko dituzte.
Lehenengo ikastaroaren matrikulak 70 euro balio du; eta bigarrenekoak, 20 euro.