Udalak azaldu du bidegorriko garbiketa lanak egiten dituen enpresarekin biltzeko asmoa duela; Cespa enpresarekin, hain zuzen ere. "Enpresa horri dagokio ingurunea txukun izatea eta, beraz, bere lana behar bezala bete dezan exijituko diogu".
Herritarrek salatu dutenez, "askotan bi hilabete pasatzen dira zakarrontziak hustu barik, denak bete-beteak egoten dira". Horren harira, gogora ekarri dute bide horretatik, egunero, ehunka herritar pasatzen direla eta beraz, ezinbestekoa dela ingurunea garbi izatea.