Bidegorriaren zatia onartu du Aldundiak

Iker Barandiaran 2007ko abenduaren 18a

Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu du Aingeru Guarda-Sorautz bidegorriaren tramua egitea. Onartu ahala, Gipuzkoako Agerkari Ofizialean argitaratu du, enpresek lan horien esleipen eskaintzak aurkeztu ahal izateko.

Lan horien aurrekontua 1.880.039 eurokoa da, eta beroiek egiteko aurreikusi duten epea zortzi hilabetekoa da.


Tramu horrek 947 metroko luzera eta hiru metroko zabalera izango du. Aldundiaren asmoa da horren lanak 2008ko martxoan hastea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak