Bide-gorria egiteko lanekin hasi dira

Mirian Biteri 2008ko eka. 2a, 11:32
Aingeru Guarda-Sorautz tarteko bide-gorriaren lanak hasita daude dagoeneko. Bide-gorriak jarraituko duen bidea egokitzen dabiltza egunotan, arbolak eta horrelakoak mozten; geltoki zaharra eta Dorletako aparkalekuaren artean, hain zuzen. Lanek zortzi hilabete iraungo dute eta beraz, 2009ko hasierarako amaituta izatea espero du Diputazioak.

Injelan enpresak idatzi du proiektua eta Murias enpresa eraikitzaileak du lanen ardura. Tarte horrek 950 metroko luzera du eta 1.742.510 euroko aurrekontua du. Jakina denez, Aingeru Guarda ermita eta Sorautz bezala ezagutzen den eremua lotuko ditu; GI-627 errepidearen paretik joango da.

Bide-gorriak hiru metroko zabalera edukiko du eta oinezkoak eta bizikletak ibili ahal izango dira. Oinezkoek izango dute lehentasuna eta bizikletek ezin izango dute 20 kilometro ordutik gora hartu. San Juan Kalean lur azpitik pasatuko da bide-gorria.

Eskoriatzatik igarotzen den bide-gorriaren bigarren tartea, bestalde, egiten noiz hasiko den zehazteke dago oraindik. Proiektua Aingeru Guarda-Sorautz tarteko enpresa berak egin du: Injelanek. Eskoriatza Arabako mugarekin lotzen du horrek; 18,8 kilometroko luzera du. Egitasmo hori aurrera eramateak 6.315.861 euro balioko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak