Gainera, jakinarazi du dagoeneko salgai daudela Inkernu tabernan kontzertu horretarako sarrerak, 5 eurotan. Horren harira, gomendatu dute ahalik eta azkarren erostea, eserleku kopurua mugatua da-eta.
Gaur UEK eta Zain
Bestalde, gaur gauean musika nagusituko da ostera ere Inkernun. UEK eta Zain taldeek kontzertua eskainiko dute, 23:00etan. UEK 1999.urtean jaio zen Keu Agirretxearen eskutik. Horrekin batera, baxuan Mikel Arakistainek eta baterian Aitor Aristondok osatzen dute egun taldea. 10 urte bete dituztela ospatzeko, kontzertuetan murgilduta dago hirukotea. Zain talde bizkaitarra, berriz, 2005-2006ko neguan sortu zen. Punk-rock-poparen arteko nahasketa egiten du.