Bibliotekan eta Luis Ezeizan eguzki plakak jarriko dituzte

Iker Barandiaran 2008ko urr. 22a, 20:21
Azaroan bi eguzki plaka fotolvoltaiko jarriko dituzte udal bibliotekaren eta Luis Ezeiza eskolaren teilatuetan, bakoitzean bana. Euskal Energiaren Erakundeak (EEE) finantzatuko ditu biak.

Instalazio horien etekinak EEErendako izango dira inbertsioa amortizatu bitartean. Horren ostean, instalazioen jabetza eta erabilera Udalarena izango da. Amortizazioa bukatzeko, 15 bat urte pasa daitezke.

Energia jaso eta gorde

Eguzki plaka fotovoltaikoek energia jaso egiten dute eta hori Iberdrolari saltzen diote. Hala egingo dute Eskoriatzan ere. Dagoeneko, baina, badira beste eguzki plaka batzuk udalerrian. Hain zuzen ere, kiroldegiko teilatuan bi plaka jarrita daude aspalditik.
Instalazio horiek egitea Udalak eta EEEk hitzarmen baten bitartez sinatu zuten. Hain zuzen ere, EEEk bi plaka ehuneko ehunean finantzatzeko konpromisoa hartu zuen, eta Udalak aipatutako bi kokapenak aukeratu ditu.

Energia aurrezteko asmoa

Aipatutako hitzarmenaz gain, EEEk eta Udalak bestelako akordio bat ere badute. Horren arabera, energia aurrezteko balio duten ekimenen gaineko informazioa, horren gaineko programa eta laguntzen finantzazioa, aholkularitza teknikoa eta beste trukatzen dabiltza. Hala, EEEk Eskoriatzako eraikin publikoen energia kontsumoa aztertu berri du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak